112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Berriozarko Artiberri sektoreko B, C, D, E, F, G eta H lurzatien xehetasun azterlanaren behin betiko onespena, Luis Tabuenca González artiktektoak prestatua eta Artiberri Sektoreko konpentsazio batzordeak sustatua

Berriozarko Udalak, bi mila eta bateko ekainaren zazpiko osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, besteak beste:

"Berriozarko alkateak, aurtengo urtarrilaren hogeita lauko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Berriozarko Artiberri sektoreko B, C, D, E, F, G eta H lurzatien xehetasun azterlana, Luis Tabuenca González artiktektoak prestatua eta Artiberri Sektoreko konpentsazio batzordeak sustatua

Xehetasun azterlan hori jendaurrean egon da hamabost egunez, 46. zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2001eko apirilaren hamahirukoan, eta Nafarroan zabalkunde handiena duten egunkarietako batean argitaratutako iragarkien bidez.

Jendaurreko epean Martín Tellechea Armendáriz jaunak alegazio bat aurkeztu du, Construcciones Tellechea, S.A.ren izenean eta Fernando Gómez Delgado Jaunak, berriz, beste bat, Artiberriko etxebizitza familibakarren jabekideak ordezkatuz.

Lehenengo alegazioa finka familibakarren lurzatiak aitzinaldetik ixteko aukerari buruzkoa da. Plan Partzialeko zehaztepenen kontra, eta alegazioan azaldutako zenbait arrazoi direla bide, lurzatiak ixteko aukera eskatzen da. Eskaerak aztertzen badira garbi ikusten da plan partzialak ez dituela itxiturak baimendu nahi, hiri gunea egokitu nahi delako, eta sektorearen aldameneko kaleetan zenbait jarduketa galarazi. Egia da, ordea, proposaturiko konponbideak zenbait arazo ekar ditzakeela eremu horretan. Aipatu zehaztapenen aldaketa xehetasun azterlanean sartzeko eskatzen du alegazioak, eta erdibideko konponbidea ekartzen du, hirigintza multzoaren irudia gordez, jabetza argi definituz eta bertatik igarotzen ez utziz.

Konponbide hori ez da txarra. Udalerri barneko bizikidetasun arazo inportanteak saihesten ditu eta, hortaz, alegazioa onartzeko modukoa da.

Bigarren alegazioa plan partzialeko hiru punturi dagokie: B lurzatiko estalkiak, txaletetako beheko solairuko sabaien kota, eta birzatiketa proiektuan Construcciones Tellecheari esleituriko B12tik B14ra bitarteko lurzatietako kargen arazoak.

Alegazioaren lehen eta bigarren puntuak onargarriak dira guztiz, eta ez dute eraikinen itxura ukitzen. Lehenengoak jabetza eskubidea erabiltzeko aukera ematen dio alegazio egileari, hirigintzako araubidean jaso bezala, eta xehetasun azterlanaren puntuetako batean eskatu da, beste lurzati batean baina. Bigarren puntuak auzi tekniko huts bat planteatzen du, eta gure ustez D lurzatia ezezik etxebizitza familibakarrak dituzten sektoreko lurzati guztiak ukitu beharko lituzke.

Hirugarren puntua sektore barneko jabetza auziei dagokie, eta eskaera jasota geldituko bada ere, konpentsazio baotzordearen barnean landu eta ebatzi beharreko gaia dela uste dugu. Udalak bidezko neurri guztiak hartuko ditu lurzatiak betetzen dituzten elementuak kendu ahal izateko.

Horiek horrela, bidezko da Artiberriko etxebizitza familibakarren jabekideek aurkezturiko alegazioa onartzea, bai eta Construcciones Tellecheak aurkezturiko alegazioen lehen eta bigarren puntuak ere.

Zerbitzu teknikoen txostena ikusirik,

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 22.2.c) artikuluak Udalaren osoko bilkurari ematen dionez antolakuntzarako bitartekoak onesteko eskumena,

Eta ikusirik, orobat, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa,

Ondokoa erabaki da:

Lehena.-Behin betikoz onestea Berriozarko Artiberri sektoreko B, C, D, E, F, G eta H lurzatien xehetasun azterlana, Luis Tabuenca González artkitektoak prestatua, Udaleko zerbitzu teknikoek alegazioei buruz prestatu duten txostenarekin bat.

Bigarrena.-Artiberriko etxebizitza familibakarreko jabekideek aurkezturiko alegazioa onartzea, eta baita Construcciones Tellecheak aurkezturiko alegazioen lehen eta bigarren puntuak ere.

Hirugarrena.-Artiberri sektoreko konpentsazio batzordeari testu bategina hilabeteko epean idazteko eskatzea.

Laugarrena.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara."

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetakoren bat paratu ahalko da, aukeran:

Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Berriozarren, bi mila eta bateko ekainaren hogeita zortzian. Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0107994