112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktuak.

Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak,

Aditzera ematen du: Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan Harremanen Atalean 98/2001 zenbakiko espedientea izapidatzen ari dela, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak José Fernández Rodríguez enpresaren gainean egindako arau-hausteagatiko 543/2000 aktari buruzkoa. Espediente horri loturik, Ebazpen bat eman zen 2001eko maiatzaren 21ean. Haren xedapen zatiak hitzez hitz honela dio:

1. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak 543/2000 arau-hausteagatiko aktari buruz eginiko zehapen proposamena berrestea eta Joaquín Fernández Rodríguez enpresari berrehun eta berrogeita hamar mila eta bat (250.001) pezetako zehapena paratzea.

2. Fernando Maquedo Carvalho enpresa zehapen horren ordainketaren erantzule solidarioa dela adieraztea.

3. Jakinaraz bekie interesatuei Ebazpen hau. Honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legean adierazitako modua eta bidea erabiliz.

Paratutako zehapena bide administratiboan irmoa izan ondoko hilabeteko epean ordaindu beharko da. Ordaindu ezean, besterik gabe premiamendu bidez ordainaraziko da.

Eta aipatutako enpresa, José Fernández Rodríguez alegia, hondarreko helbidea Iruñean zuena -Blas de la Serna kalea, 73-1.a ezk.-, egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bidez haren legezko ordezkariari jakinarazten zaio aipatu Ebazpena, eta ohartarazten zaio eskuragai dituela Lan Harremanen Atalean (Tomás Caballero parkea, 1, Iruña) haren kopia bat eta, behar diren ondorioetarako, dagokion ordain-agiria, Nafarroako Gobernuaren aldekoa.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren batean.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Jakinarazpen ediktua

Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak,

Aditzera ematen du: Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan Harremanen Atalean 99/2001 zenbakiko espedientea izapidatzen ari dela, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak Transportes Landaben, S.A. enpresaren gainean egindako arau-hausteagatiko 580/2000 aktari buruzkoa. Espediente horri loturik, Ebazpen bat eman zen 2001eko maiatzaren 21ean. Haren xedapen zatiak hitzez hitz honela dio:

1. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak 580/2000 arau-hausteagatiko aktari buruz eginiko zehapen proposamena berrestea eta Transportes Landaben, S.A. enpresari hirurehun mila (300.000) pezetako zehapena paratzea.

2. Jakinaraz bekie interesatuei Ebazpen hau. Honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legean adierazitako modua eta bidea erabiliz.

Paratutako zehapena bide administratiboan irmoa izan ondoko hilabeteko epean ordaindu beharko da. Ordaindu ezean, besterik gabe premiamendu bidez ordainaraziko da.

Eta aipatutako enpresa, Transportes Landaben, S.A. alegia, hondarreko helbidea Iruñean zuena -Landabengo industrialdea, E kalea-, egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bidez haren legezko ordezkariari jakinarazten zaio aipatu Ebazpena, eta ohartarazten zaio eskuragai dituela Lan Harremanen Atalean (Tomás Caballero parkea, 1, Iruña) haren kopia bat eta, behar diren ondorioetarako, dagokion ordain-agiria, Nafarroako Gobernuaren aldekoa.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren batean.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Jakinarazpen ediktua

Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak,

Aditzera ematen du: Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan Harremanen Atalean 123/2001 zenbakiko espedientea izapidatzen ari dela, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak Itur Norte, S.L. enpresaren gainean egindako arau-hausteagatiko 646/2000 aktari buruzkoa. Espediente horri loturik, Ebazpen bat eman zen 2001eko ekainaren 11n. Haren xedapen zatiak hitzez hitz honela dio:

1. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak 646/2000 arau-hausteagatiko aktari buruz eginiko zehapen proposamena berrestea eta Itur Norte, S.L. enpresari berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000) pezetako zehapena paratzea.

2. Jakinaraz bekie interesatuei Ebazpen hau. Honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legean adierazitako modua eta bidea erabiliz.

Paratutako zehapena bide administratiboan irmoa izan ondoko hilabeteko epean ordaindu beharko da. Ordaindu ezean, besterik gabe premiamendu bidez ordainaraziko da.

Eta aipatutako enpresa, Itur Norte, S.L. alegia, hondarreko helbidea Donostian zuena -Buena Vista, 34-, egun toki ezezagunean dagoenez, ediktu honen bidez haren legezko ordezkariari jakinarazten zaio aipatu Ebazpena, eta ohartarazten zaio eskuragai dituela Lan Harremanen Atalean (Tomás Caballero parkea, 1, Iruña) haren kopia bat eta, behar diren ondorioetarako, dagokion ordain-agiria, Nafarroako Gobernuaren aldekoa.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren batean.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0108312