112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1949/2001 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Vianako zerritegia handitzeko proiektua, S.A.T. Díaz de Zeriok sustatua, jendaurrean jartzen duena, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurari ekiteko.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak jakinarazi duenez, jarduera 97/11/EE Zuzentarauko 1. eranskinari dagokio eta beraz Ingurumenaren gaineko Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera izapidatu behar da (Dekretu hori maiatzaren 8ko 6/2001 Legearen bidez aldatu zen).

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuko 3.1.b) artikuluarekin bat, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. Vianako zerritegia handitzeko proiektua, S.A.T. Díaz de Zeriok sustatua, jendaurrean jartzea, hogeita hamar egun baliodunetan, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurari ekiteko.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebiztza Departamentuan (Iruñeko Alondegiaren kaleko 1eko lehen oinean) eta Vianako Herriko Etxean egonen da eskuragarri, bulegoko ordu baliodunetan, epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzea.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Vianako Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita bederatzian.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0109221