112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2001eko abuztuaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, María Antonia Sesma Vea andreak jarritako 722/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzen duena.

2001eko abuztuaren 23an erregistroan sartutako ofizioaren bidez, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 722/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igortzeko agindua eman zuen, hogei eguneko epe luzaezinaren barruan.

Aipatu administrazioarekiko auzi-errekurtsoa María Antonia Sesma Vea andreak jarri zuen Nafarroako Gobernuak 2001eko ekainaren 4an harturiko Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2000ko abenduaren 18an eman zuen Ebazpenari, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gradu ertaineko teknikari-liburuzain izateko bi lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuenari, jarritako errekurtsoa ezesten zen.

Halaber, Administrazioarekiko Auzien Sailak eskatu dio Administrazio honi aipatu espedientean interesatu gisa ageri diren guztiei dei egin diezaiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 13ko 201/1999 Foru Aginduaren bitartez eskuordetuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Antonia Sesma Vea andreak jarritako 722/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuek jakin dezaten, eta autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean.

3. Ebazpen honen berri ematea, onetsi eta ondoko bost eguneko epean, María Antonia Sesma Vea andreari, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita zazpian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: a0109118