112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

AKATS ZUZENKETA, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak uztailaren 5ean emandako 82/2001 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez emakumeak lan munduan sartzeko eta laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko laguntzak arautu ziren.

Aipatu foru aginduan -2001eko uztailaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (89. zk.) argitaratua- zenbait akats daudela oharturik, honako honen bidez behar den zuzenketa ematen da.

2. artikuluko A atalean honako hau dio: "amatasun atsedenaldia amaitu eta ondo-ondotik", baina honela behar du: "amatasun atsedenaldia bukatu ondoren".

Xedapen Iragankorrean honako hau dio: "laguntza eskaera Foru Agindu honek indarra hartu eta hilabeteko epean egin baldin bada", baina honela behar du: "laguntza eskaera Foru Agindu honek indarra hartu eta hiru hilabeteko epean egin baldin bada".

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita bederatzian.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: a0109407