112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

975/2001 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campuseko eta eraikinetako zaintza eta segurtasun zerbitzua kontratatzeko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.

1.-Esleipena egin duen entitatea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Ekonomi Kudeaketako Atala.

c) Espediente zenbakia: C17/2001

2. Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campuseko eta eraikinetako zaintza eta segurtasun zerbitzua kontratatzea.

3. Izapidetza, esleitzeko prozedura eta forma.

Lehiaketa publiko irekia.

4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

114.751.525 pezeta urtean (689.670,56 euro)

5. Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.

a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera-lekua.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa)

c) Telefonoa: (948) 16 90 16

d) Telefaxa: (948) 19 96 61

6. Eskaintzen edo parte hartzeko eskaerak aurkezteko eguna, agiriak eta tokia.

a) Aurkezteko azken eguna: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman, eta biharamunetik kontatzen hasita, hogeita seigarren egun naturala, 14:30era arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.

c) Aurkezteko tokia: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorra.

Administrazio eta Kudeaketa Eraikina.

Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa)

7.-Eskaintzak irekitzeko eguna, ordua eta tokia.

a) Entitatea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar-gela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa)

c) Baldintza orrietan dauden irizpideen arabera eskaintzak aztertu ondoren, Errektoretza eraikineko iragarki oholean jakinaraziko dute ekonomi proposamenak zein egun-ordutan eta non irekiko dituzten, ireki aurretik 48 ordu lehenago, gutxienez ere.

8.-Iragarkien gastuak.

Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeitabederatzian.-Jarduneko errektorea, Antonio Purroy Unanua.

Iragarkiaren kodea: A0109372