112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

970/2001 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikorako informatika ekipamendua (macintosh ordenagailuak) erosteko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona.

1.-Esleipena egin duen entitatea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Ekonomi Kudeaketako Atala.

c) Espediente zenbakia: C22/2001

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Nafarroako Unibertsitate Publikorako informatika ekipamendua (macintosh ordenagailuak) erostea.

3.-Izapidetza, esleitzeko prozedura eta forma.

Lehiaketa publiko irekia.

4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

13.876.000 pezeta (83.396,44 euro)

5.-Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.

a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera-lekua.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa)

c) Telefonoa: (948) 16 90 16

d) Telefaxa: (948) 19 96 61

6.-Eskaintzen edo parte hartzeko eskaerak aurkezteko eguna, agiriak eta tokia.

a) Aurkezteko azken eguna: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman, eta biharamunetik kontatzen hasita, hogeita seigarren egun naturala, 14:30era arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.

c) Aurkezteko tokia: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorra.

Administrazio eta Kudeaketa Eraikina.

Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa)

7.-Eskaintzak irekitzeko eguna, ordua eta tokia.

a) Entitatea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar-gela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa)

c) Baldintza orrietan dauden irizpideen arabera eskaintzak aztertu ondoren, Errektoretza eraikineko iragarki oholean jakinaraziko dute ekonomi proposamenak zein egun-ordutan eta non irekiko dituzten, ireki aurretik 48 ordu lehenago, gutxienez ere.

8.-Iragarkien gastuak.

Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeitahemeretzian.-Jarduneko errektorea, Antonio Purroy.

Iragarkiaren kodea: A0109371