112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Alkatearen 77/2001 Ebazpena

Altsasuko kaleetan ematen den trafikoa arintzeko xedearekin, Altsasuko Udalak lur azpiko aparkalekuak eraikitzeko asmoa du.

Birpartzelazio Planaren Intxaurrondoko 1 eta 2 Unitateetan, udalak lursail publikoa edo plaza lortu zuen, honako deskribapena duena:

-I.1-P-2 partzela: Altsasuko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako Intxaurrondo 1 Unitatearen Birpartzelazio Proiektutik ateratako partzela da. Lursail honen xedea da oinezkoen erabilpen publikoa, aparkalekua eta lur azpian garajeak egitea. Lursailak mila hirurehun eta hirurogeita hamaika metro eta laurogeita hamasei zentimetro karratuko azalera du (1.371,96 m2).

-3 partzelak mila zortziehun eta hogeita hamaika metro eta laurogeita zortzi zentimetro karratuko azalera du (1.831,88 m2). Lursail honen xedea da plaza jartzea eta bide osagarria egitea.

Lursail publiko horretako lur azpian ibilgailuen aparkalekua eraikitzeko besterentze tramiteen prozesuan segitzeko asmoz, eta Nafarroako Toki Administrazioaren 6/1990 Legearen 103. artikuluan ezarritakoaren arabera, jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienteari hasiera eman behar zaio.

Hori guztiagatik,

Ebatzi dut:

Lehenengoa.-Eraiki nahi den lur azpia besterentzeari ekiteko, jabari publikoko ondasunen kalifikazio juridikoaren aldaketa espedienteari hasiera ematea.

Bigarrena.-Espedientea jendartean egotea hilabete bateko epean, iragarki taulan eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Hirugarrena.-Jendarteko informazio epea amaitu ondoren, espedientea eta alegazioak, baldin badaude, Udalaren osoko bilkuran aztertuko dira ebazpena emateko.

Altsasun, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita zazpian. Alkate andrea, Camino Mendiluze.

Iragarkiaren kodea: A0109218