112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

HAPOko aldaketa oztopo arkitektonikoak ezabatzeko

Iruñeko Udalak ondoko erabakia hartu zuen, 2001eko abuztuaren 2an egin osoko bikuran:

"Ikusirik Iruñeko HAPOko aldaketarako dokumentua, Hirigintza eta Etxebizitza Alorrak prestatua, honako hau erabaki da:

1.-Hasiera batez onestea HAPOko aldaketaren dokumentua, oztopo arkitektonikoak ezabatzeari buruzkoa, hain zuzen ere ondoko hauetan:

a) Eremu publikoko obrak: urbanizazioaren gaineko ordenantza orokorra aldatu egiten da 41 eta 47. artikuluetan. Bigarren atalaren titulua aldatzen da eta hirugarren atala sortzen da, 59 eta 60. artikuluekin.

b) Igogailuen instalazioa:

-Hirigintzako Arautegi Orokorra aldatu egiten da, 88 eta 79.2 artikuluko 2. lerroaldean.

-Eraikuntzaren ordenantza orokorra aldatu egiten da 8. artikuluko azken lerroaldean eta 9. artikuluko 6. lerroaldean.

2.-Espedientea ikusgai uztea hilabetez, horretarako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren egunkarietan argitaratuko da".

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0108677