112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Belosogoitiko plan partzialeko aldaketa, S-1 sektorean (U.I.IX), B unitatean Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2001eko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Belosogoitiko plan partzialeko aldaketari hasierako onespena eman (2001eko apirilaren 9ko RAL) eta jendaurreko epea inolako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, eta bestetik ere sustatzaileak 2001eko maiatzaren 29an eginiko idatzia ikusirik, zeinetan eskatzen baitu espedientea berriz abiaraztea,

Honako hau erabaki da:

1.-Behin betikoz onestea Belosogoitiko plan partzialeko aldaketa, S-1 sektorean (U.I.IX), B unitatean (B-2 eta B-3 lurzatiak).

2.-Igor dakizkiola erabaki hau eta onetsitako proiektuaren ale bat Nafarroako Gobernuari, eta argitara dadila, bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean bai udaletxeko iragarki oholean".

Erabaki honen aurka ondoren aipatzen diren errekurtsoetako bat paratzen ahal da, aukeran:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo bestela,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0108676