112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Hitzarmena berrestea, San Jorgeko C unitateko S1.1 eta SLA-7 lurzatietako urbanizazioa egiteko

Iruñeko Udalak erabaki hau hartu zuen, 2001eko abuztuaren 2ko osoko bilkuran:

"San Jorgeko C unitateko S1.1, S1.2 eta SLA-7 lurzatietako urbanizazioa egiteko Fernando Vigo Alcubierre jaunarekin, Promociones Inmobiliarias Provigosa ,S.L. ordezkatuz, sinatutako hitzarmena berrestea erabaki da, espedientean dagoen dokumentuari jarraikiz".

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, organo egileari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo bertzenaz,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpen egunaren ondoko hilabetean.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0108675