112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ermitagañako udal jabetzako lokalak enkante publikoan adjudikatzea

Iruñeko Udalak, 2001eko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

"Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, Ermitagañako 3. sektoreko 43. lurzatiko lokalak enkantean saltzeari buruz, 2001eko maiatzaren 3ko osoko bilkurak onetsitako pleguarekin bat eta 2001eko uztailaren 19an mahaikideek sinatutako 4. aktaren aitzinean,

Honako hau erabaki da:

1. Ondoko lote hauek eman gabe deklaratzea: seigarrena (6), hogeita zazpigarrena (27), hogeita hamalaugarrena (34) eta hogeita hamazapigarrena (37), horietarako posturarik ez baita egin.

2. Beheko koadroan azaltzen den salmenta egitea:

1. lotea.-Esleipen hartzailea: Jesús Ignacio Astráin Lasa. Esleipenaren prezioa: 14.601.250 pezeta.

3. lotea.-Esleipen hartzailea: Ayser Auditorías y Servicios, S.L. Esleipenaren prezioa: 12.001.900 pezeta.

4. lotea.-Esleipen hartzailea: Zaguipro, S.L. Esleipenaren prezioa: 11.801.200 pezeta.

30. lotea.-Esleipen hartzailea: Jesús Ignacio Astráin Lasa. Esleipenaren prezioa: 6.225.502 pezeta.

3. Esleipen hartzaileek Udal Diruzaintzan ordaindu beharko dute, erabaki honen jakinarazpena jaso eta 15 eguneko epean, preziotzat finkatu den diru kopurua, eta hori salerosketaren eskritura sinatzeko nahitaezko baldintza gisa.

4. Eskritura publikoa gauzatzeko behar diren gastu eta zerga guztiak, gainbalioarena barne, esleipen hartzaileen kontura izanen dira".

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, organo egileari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo bertzenaz,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen honen jakinarazpen egunaren ondoko hilabetean.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 eta 59.5 a) artikuluetan eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, jakinarazpen balioa izan dezan interesatu ezezagunentzat eta, legez saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren bederatzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0108673