I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
2738/2001 EBAZPENA, uztailaren 25ekoa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, eskuko 110 tetra terminal erosteko kontratazio espedientea eta horretarako agindu teknikoen plegua onesten dituena.
1.-Entitate adjudikatzailea.
a) Erakundea: Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua.
b) Espedientea zein bulegotan tramitatzen den: Telekomunikazio Zerbitzua.
2.-Kontratuaren xedea.
a) Xedearen azalpena: eskuko 110 tetra terminal erostea.
b) Ekartzeko eta instalatzeko epea: hiru hilabete.
3.-Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko modua:
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: lehiaketa.
4.-Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko osoa: 28.600.000 pezeta (171.889,46 euro), BEZa barne.
5.-Dokumentazioa eta informazioa non jaso:
a) Entitatea: Telekomunikazio Zerbitzua.
b) Helbidea: Iturrondo industrialdea, 1, 2. solairua.
c) Herria eta posta kodea: Burlata, 31600.
d) Telefonoa: 948-423057.
e) Telefaxa: 948-427448.
f) Agiriak eta informazioa jasotzeko azken eguna: proposamenak aurkezteko epea amaitu arte.
6.-Kontratistaren betebeharrak:
a) Sailkapena: ez da behar.
7.-Eskaintzak aurkeztea.
a) Eskaintzak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita zazpigarren egun naturaleko 14:00ak arte. Egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean.
b) Non aurkeztu:
1. Entitatea: Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua.
2. Helbidea: San Ignazio etorbidea, 3, beheko solairua.
3. Herria eta posta kodea: Iruña, 31002.
8.-Eskaintzak irekitzeko toki-egunak.
a) Entitatea: Telekomunikazio Zerbitzua.
b) Helbidea: Iturrondo industrialdea, 1, 2. solairua.
c) Herria eta posta kodea: Burlata, 31600.
d) Eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita zazpigarren egun naturalean. Egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean.
e) Ordua: 12:00.
Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita bostean.-Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.
Iragarkiaren kodea: a0109036