112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Ebazpenen jakinarazpena

30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoaren arabera, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteen gaineko ebazpen proposamena jakinarazten zaie. Espediente horiek Udaltzaingoko Burutzak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra hausteagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege-Dekretua).

137 AMATRIAIN MARIN, JUAN (FIDEL COCINAS S.L.) NA-6120-AY NAFARROAKO EMAILEEN P., 9 2001/01/17 18:39 16.000 039.2.e BSL 091.2.m. ZEO

1286 ARGUELLES CARAVIECO, JOSE MARTIN -9197-BB IRUÑALDE, 0 2001/04/20 18:5 16.000 039.2.a BSL 094.1.d. ZEO

1251 AZCONA GORENA, ANA PAOLA NA-8230-AF KALEBERRI, 0 2001/04/04 13:40 16.000 053.1. BSL 132.1.. ZEO

1248 ORMAZABAL MARTINEZ, J.K. (CONSULTING T&U) NA-5905-BD KALEBERRI, 0 2001/04/02 14:30 10.000 39.2.e BSL 94.2.e. ZEO

1333 PEREZ ALEGRE, ANDRES LO-4455-K DONAMARIA, 7 2001/05/29 18:0 10.000 039.2.c BSL 091.2.g. ZEO

1397 RODRIGUEZ SILLERO, ANTONIO NA-2665-S ARANTZAZU, 1 2001/07/06 20:10 10.000 053.1. BSL 132.1.. ZEO

1396 RUIZ GARCIA, MARIA DOLORES NA-7030-AK GIPUZKOAKO ETORB., 19 2001/07/06 20:0 16.000 039.2.a BSL 094.2.e. ZEO

1326 TELLECHEA ESNAOLA, DAVID -8935-BC LEKOARTEA, 0 2001/05/29 21:7 16.000 039.2.a BSL 094.2.e. ZEO

Frogatutzat jotzen diren egitateak, dakarten arau-haustea, kalifikazioa, erantzulea eta proposatzen den zehapena, ebazpen proposamen honen aurkiko laukitxoetan agertzen dira, hurrenez hurren idazkun hauek dituztela: "egitate salatua", "agindu urratua", "kalifikazioa", "salatua" edo "zenbatekoa".

Alegazioak aurkezturik ere edo eskatutako frogak eginik ere, ez du baliorik galduko egindako arau-hausteak.

Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, salatuak hamabortz egun balioduneko epea izanen du, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, bidezko juzgatzen duen guztia alegatzeko eta egokitzat jotzen dituen agiriak aurkezteko, eta hori guztia egin beharko du Udalaren erregistro orokorraren bitartez edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideren batez baliatuz.

Espedientea Udaleko bulegoetan dago interesatuaren eskura, Kaleberriko 12an. 10:30etik 13:30era hantxe aztertzen ahalko du, baita espedienteko agirietatik nahi dituen kopiak eskatu ere.

Halaber, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar egunetan, dagokion isunaren ordainketa ehuneko berrogeita hamar merkeago egin dezake, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Berriozarren, bi mila eta bateko abuztuaren bederatzian. Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0108578