112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F O N T E L L A S

Aurrekontuko aldaketak. Behin betiko onespena

Fontellasko Udalak, aurtengo maiatzaren 29ko osoko bilkuran, Udalaren 2001eko aurrekontu arrunteko aldaketen gaineko espediente bat onetsi zuen.

Espediente hori idazkaritzan egon da jendaurrean hamabost egun baliodunetan, hasierako onespenaren iragarkia 2001eko uztailaren 20an, 88. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan ez interesatuek ez herritarrek ez dute inolako erreklamaziorik aurkeztu; horiek horrela Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betikoz onetsitzat jo da.

Hona hemen espedienteak biltzen dituen aurrekontuko aldaketak:

4320-62100 kontusaila, Sareen hirugarren fasea: 2.500.000 pezeta. Kreditu gehikuntza, Urbanizazioak izeneko 4320-21101 kontusaileko kreditu batean kopuru berdina deuseztatuz finantzatua.

Fontellasen, bi mila eta bateko abuztuaren seian. Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0108530