112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U N T Z U E

Ordenantzak eta tasak

Untzueko Udalak, 2001eko ekainaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Obra lizentzietarako tasa arautzen duen ordenantza, bai eta Herrilurren aprobetxamenduetako kanona arautzen duena ere. Jendaurrean egonen dira hogeita hamar egunetan, interesatuek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Bilkura berean, honako tasa hauen zenbatekoa aldatu zen:

a) Lurra mugitzeko lizentziarako tasa: bostehun (500) pezeta metro kubikoa.

b) Ateratako metro kubikoaren prezioa: berrehun (200) pezeta.

Untzuen, bi milako abenduaren hogeita bian. Alkatea, Javier Otazu.

Iragarkiaren kodea: A0108482