112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Ediktu honen bidez jakinarazten da Tuterako Udalak jaso duela Udalaren hilerriko hilobi bati buruzko kontzesio administratiborako idazkia, ondoko datu hauekin:

-Espedientearen zenbakia (sarrera eta data): 6.575/01, 2001eko ekainaren 21ekoa.

-Eskaeraren lekua eta data: Tutera, 2001eko ekainaren 10a.

-Eskatzailea: Ana María de Carlos Laborería andrea.

-Udalaren zein bulegotan tramitatua: Antolaketa eta Langileria. Zerbitzu Orokorrak. Herriko Etxea. Plaza Vieja, 1-behea.

-Panteoiaren zenbakia: 509.

-Kokapena: 1966an handitutako zatian, ezkerreko aldean.

-Egungo titularrak: María Rosa Laborería Ortega, Roque Carlos Seguraren alarguna.

-Titular izan nahi dutenak: Ana María de Carlos Laborería.

-Eskaerari erantsitako agiriak: oinordekoen deklarazioaren fotokopia, titulua eta titular izan daitekeen pertsonarik ez dagoenaren zinpeko deklarazioa.

-Eskaeraren xedea: titulartasunaren aldaketa.

Pertsona fisiko eta juridikoek espedientea aztertu nahi izanez gero, horrela egiten ahalko dute, Zerbitzu Orokorretako bulegoetan, beheko solairuan, jendaurrean baitago espediente hori, eta orobat, alegazioak egiten ahalko dituzte eta espedienteari eransteko dokumentuak edo bertze zernahi ekarri, bere ustez espedientearekin bat heldu badira, edo erantsi beharrekoak edo aintzat hartu beharrekoak badira. Horretarako hilabeteko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta Tuterako Udaletxeko Erregistro Orokorrera bidali beharko dituzte, Plaza Vieja, 1 zk.ra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta bateko abuztuaren hiruan. Zinegotzi delegatua, Pedro José González Felipe.

Iragarkiaren kodea: A0108481