112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Ordenantza fiskalak behin betiko onetsita

Ablitasko Udalak, 2001eko ekainaren 28an egin bilkuran, behin betiko onetsi zituen Hiri hondakin solidoak biltzeko tasari dagozkion 2001eko tarifak. Tarifa horiek 2000ko abenduaren 29an onetsi ziren hasiera batez eta 2001eko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 15ean, argitaratu. Hona hemen onetsitako tarifak:

Etxebizitzetakoak: 9.153 pezeta/urtea.

Dendak eta antzekoak: 27.459 pezeta/urtea.

Tabernak eta antzekoak: 36.614 pezeta/urtea.

Zehazten ez diren kasuetan Erriberako Hiri Hondakinen Mankomunitateak onetsitako ordenantzari jarraituko zaio.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Ablitasen, bi mila eta bateko abuztuaren bian. Jarduneko alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0108480