112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Azkoiengo Udaleko albiente lanpostu bat, funtzionario izaerakoa, betetzeko oposizioko epaimahaia: prestakuntza ikastaroa egiteko proposamena

Behar bezala bildurik eta egindako proben emaitzak ikusita, deialdiaren 6.2.2. oinarriari jarraikiz.

1. Udaltzaingoko prestakuntza ikastaroa egiteko Francisco Javier Angós Jaso jauna proposatzea, puntuazio altuena lortu duen izangaia baita.

2. Erabaki hau interesatuei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, eta ohartaraztea banakako jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost egun naturaletan, proposatutako izangaiak honako dokumentu hauek aurkeztu behar dituela:

1.-Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo nazionalitatearen egiaztagiria.

2.-2. oinarrian eskaturiko tituluaren jatorrizko agiria eta fotokopia edo hura lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, bai eta B.T.P. gidabaimenaren jatorrizko agiria eta fotokopia.

3.-Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan ez dela dioena.

4.-Ziurtagiri medikoa, karguari dagozkion eginkizunetan aritzeko eragozten dion eritasun edo akats fisikorik ez duela adierazten duena.

Argitara ematen da deialdiaren 6.2.2. oinarrian aurreikusitakoak ondorioak izan ditzan, Azkoienen, bi mila eta bateko abuztuaren zazpian. Mahaiburua, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0108478