112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T S A G A B I A

Hasierako onespena 2001eko aurrekontuari

Otsagabiako Udalak, 2001eko abuztuaren 3an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2001. urteko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea ikusgai egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan herritarrek edo interesa dutenek hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betikoz onetsita dagoela ulertuko da.

Otsagabian, bi mila eta bateko abuztuaren seian. Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: A0108476