112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Behin betiko onespena lerrokaduren aldaketa puntualari

Hiri honetako Udalak, 2001eko uztailaren 20an egin osoko bilkura arruntean, Hiri Antolamendu eta Ingurumeneko Informazio Batzordeak proposaturik, lerrokaduren aldaketa puntuala behin betikoz onestea erabaki zuen, eta horren ondorioz H.A.P.O.ko 11. unitate integratuko 39 exekuzio unitateko xehetasun azterlana aldatzea, 8-A lurzatiari dagokionez. Aldaketa Francisco Javier Sánchez Echave jaunak sustatua da eta hasiera batez onetsi zen Alkatetzaren 2001eko apirilaren 24an.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta bateko abuztuaren bian. Alkate udalburua, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0108475