112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O D I E T A

2001. urteko lan eskaintza publikoa

Odietako Udaleko alkate udalburuak, 2001eko uztailaren 24an, honako ebazpen hau eman du:

Osoko bilkurak 2001eko martxoaren 7an hartu erabakiaren bidez, 2001. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa onetsi ziren.

Horregatik bada,

Toki Araubideko Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea aldatu zuen apirilaren 21eko 11/1999 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

Honako hau ebatzi dut:

1. Odietako Udalaren 2001. urteko lan eskaintza publikoa onestea, ebazpen honen eranskinean agertzen baita.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen honen kontra ondoko errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

E R A N S K I N A

Lanpostua: administrari-ofiziala, euskalduna.

Lanpostu kopurua: 1.

Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Araubide juridikoa: lan-kontratuduna, lanaldi partzialarekin (astean 20 ordu).

Maila: Nafarroako Administrazio Publikoen langileen estatutuen C maila.

Erripan (Odieta), bi mila eta bateko uztailaren hogeita lauan. Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: A0108473