112. ALDIZKARIA - 2001eko irailaren 14a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Hasierako onespena plan partzialari

Galar Zendeako Udalak, 2001eko abuztuaren 2an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Hasiera bateko onespena Getzeko S-5 sektoreko plan partzialari, Galar Zendeako Udalak sustatu baitu.

Hasiera batez onestea erabaki da eta jendaurrean jartzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 117 eta 141. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Galarren, bi mila eta bateko abuztuaren hiruan. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0108471