11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A R T A G U D A

Jarduera sailkatuak

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Pilar Espinosa Torres. Jarduera: elikagai eta edari mota guztiak txikizka saltzea, saltzailea duen establezimenduan. Tokia: Lodosako errepidea, 59, Sartaguda.

Sartagudan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamaikan. Alkatea, José Ignacio Ruiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0100568