11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

5458/2000 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Barañaingo "Lur Gorri" ezindu psikikoendako egoitzarako elikagaien hornidura eta prestakuntza kontratatzeko espedientea onesten duena, prozedura irekiaren bidez, lehiaketa bidez esleitzeko.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak lizitaziorako dei egin du, Barañaingo "Lur Gorri" ezindu psikikoendako egoitzarako elikagaien hornidura eta prestakuntza kontratatzeko:

-Kontratuaren xedea: Barañaingo "Lur Gorri" ezindu psikikoendako egoitzarako elikagaien hornidura eta prestakuntza.

-Esleitzeko era: lehiaketa.

-Kontratuaren aurrekontua: 6.875.000 (sei milioi zortziehun eta hirurogeita hamabost mila) pezeta (BEZa barne).

-Kontratuaren iraupena: 2001eko otsailaren 1etik abenduaren 31 arte.

-Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko erregistroan (González Tablas kalea, z.g., Iruña), lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 26 egun naturaleko epean.

Agindu teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Afera Ekonomikoen Atalean (Iruñeko González Tablas kalea, z.g.).

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren bian.-Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzailea, José María Jiménez Bolea.

Iragarkiaren kodea: A0100251