11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

URRAULBEITI

Jarduera sailkatua

L. Fernando Cabodevilla Eslava jaunak, Urraulbeitiko alkate udalburuak hauxe jakinarazten du:

Indarra duen legeria betez, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan.

Eskatzailea: Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA). Jarduera: hondakin uren atera-hodia eta tratamendua (paratzea). Tokia: Aldunate. Alegazioak aurkezteko epea: 15 egun, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Urraulbeitin, bi mila eta bateko urtarrilaren hamaikan. Alkatea, L. Fernando Cabodevilla Eslava.

Iragarkiaren kodea: A0100511