11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Lehiaketa, Aezkoako igerileku estaliaren oinarrizko proiektuaren erredakzio prozedura irekia eta presakoaren bidez adjudikatzeko

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2001eko urtarrilaren 18an egin bilkura berezian, Aezkoako igerileku estaliaren oinarrizko proiektuaren erredazkioa adjudikatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egitea erabaki zuen.

Xedea: Aezkoako igerileku estalia izanen den kirol instalazioaren oinarrizko proiektuaren erredakzioa.

Esleipen bidea eta prozedura: lehiaketa, prozedura irekia eta presako tramitazioaren bidez.

Hasierako prezioa: 8.000.000 pezeta, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko bi (% 2) (160.000 pezeta).

Behin betiko bermea: hasierako prezioaren ehuneko lau (% 4).

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamahiru egun naturaletan, Batzarre Nagusiaren Idazkaritzan (Aribe) eskura dagoen baldintzen pleguan agertzen den ereduari jarraikiz. Ordutegia: 08:00etatik 15:00ak arte.

Ariben, bi mila eta bateko urtarrilaren hemeretzian. Batzarreburua, Martín Arostegui Inda.

Iragarkiaren kodea: A0100672