11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Obra lehiaketa

a) Xedea: "Hiri hondakinen zatiki organikoaren aurretratamendua, Carcarko araztegian".

b) Kontrata bidezko aurrekontua: 52.052.519 pezeta, (312,842 euro), BEZa barne.

c) Adjudikatzeko prozedura irekia eta lehiaketa bidez izanen da.

d) Behin-behineko fidantza: ez da behar.

e) Eskaintzak aurkezteko epea hogeita zazpigarren egun naturalean bukatuko da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, arratsaldeko ordu batean.

f) Baldintza teknikoen eta agindu ekonomiko- administratiboen pleguak interesatuen eskura egonen dira, Jurramendiko Mankomunitatearen bulegoetan (Antso azkarra, 6, Lizarra, tel.: 552850).

g) Eskaintzak jendaurreko ekitaldian irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo seigarren egun naturalean, arratsaldeko ordu batean.

h) Egiteko epea: zortzi hilabete.

i) Proposamenen eredua agindu administratiboen pleguaren bukaeran agertzen da.

j) Enpresaren sailkapena: C taldea, 2 azpitaldea, C kategoria.

k) Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta prentsako iragarkiak adjudikazio hartzailearen kontura izanen dira.

Lizarran, bi mila eta bateko urtarrilaren hamabostean. Mankomunitateko burua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A0100553