11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E K A L A

Haritzak enkantean

Kontzeju honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimenduta, plegu itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan probetxamendua saltzeko:

Isasia alderdian dagoen lotea, 25500 oin haritz, 225 metro kubiko zur eta 50 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 1.262.500 pezeta.

Proposamenak, baldintzen pleguko ereduari jarraituz eta behar bezala beteta, Kontzejuko idazkaritzan aurkeztuko dira 2001eko martxoaren 3ko arratsaldeko ordu biak baino lehen. Horrekin batera enpresaren sailkapen agiria ere aurkeztu beharko da, jatorrizkoa edo kopia konpultsatua.

Enkantearen baldintzak Kontzejuko idazkaritzan daude interesatuen eskura.

Ekalan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamaikan. Kontzejuko burua, María Teresa Otazu Murguialday.

Iragarkiaren kodea: A0100520