11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

J A U R R I E T A

2001erako udal zergen tarifa, karga-tasa, indize eta portzentajeak onetsirik

Jaurrietako Udalak, 2001eko abenduaren 22an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen onestea 2001ean indarra izanen duten udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak. Hona hemen:

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,18.

-Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,5199.

-Ur kontsumoaren prezio publikoa: 40 pezeta/metro kubikoa/urtea, gehi BEZaren % 7 eta 1.000 pezetako kuota finkoa, gehi BEZaren % 16 hornidura bakoitzeko. Hartune berriaren prezioa: 5.000 pezeta. Ureztatzeko mahukako ura:

.Abereendako: 2.000 pezeta/urtea.

.Zelai edo baratzerako: 1.000 pezeta/urtea.

.Abereendako eta zelai edo baratzerako: 3.000 pezeta/urtea.

-Saneamenduko tasa: 500 pezeta gehi BEZaren % 16 (580 pezeta) hartune bakoitzeko.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: gutxieneko tasa aplikatuko da oro har, hots, % 2.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritako gutxieneko koefizienteak eta % 8ko tasa.

-Etxeko egurraren loteak: 2.684 pezeta gehi 2000. urtean pilatutako KPIa.

-Herrilurretako belarrak: zaldiak, 1.115na pezeta; behiak, 891na pezeta; ardiak, 89na pezeta. Gehi 2000. urtean pilatutako KPIa.

-Hilerria: nitxoen lagapena, 10 urterako; dohainik lagako dira, hildakoa Jaurrietan erroldaturik egon ala ez. Hilarriak ere dohainik jarriko dira.

Erabaki hau jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.

Jaurrietan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamaikan. Alkate udalburua, José Gabriel de Andrés Esandi.

Iragarkiaren kodea: A0100518