III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U R Z A I N K I
Behin betiko onespena ordenantza fiskalen aldaketari
Urzainkiko Udalak, 2000ko irailaren 28ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea bere ordenantza fiskaletako zenbait aldaketa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen 2/99 Foru Legeari egokitzeko asmoz.
Hasiera bateko onespenaren iragarkia 2000-11-10eko 136. bon.ean argitaratu zen eta legez ezarritako jendaurreko epea erreklamazio, ohar edo kexarik gabe iragan denez, behin betiko onetsi dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat. Ordenantzen testua 1997ko irailaren 1eko 105. bon.ean argitaratu bezala gelditzen da, honako aldaketa hauekin:
-Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.
Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen aurreko ordenantza ordezkatzen du. Beraz, titulua aldatu da: "prezio publikoak" dioen tokian, "tasak" behar du.
1. artikulua honela geldituko da: "Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza hau, betiere martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak foru lege horri egiten dizkion aldaketak kontuan harturik."
7. artikulua. "Prezio publikoa eta..." dioen tokian, honela behar du: "Tasa eta...".
14. artikulua. "prezio publikoaren..." ezarri ordez, "tasaren..." ezarri da.
Urzainkin, bi milako abenduaren hogeita batean. Alkatea, Pedro José Cherrail Barricat.
Iragarkiaren kodea: A0100517