11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

512/2000 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren izenean inbentariatuak egonda, ikastetxe publikoetan erabiltzen diren informatikako ekipoen mantentze-zerbitzua esleitzeko lehiaketa ebazten duena. Lehiaketa hori 2000ko azaroaren 17ko 139. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Ikusirik, Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Teknologia Berrien Zerbitzuaren txostena eta zerbitzu hori kontratatzeko espedientea ebazteko izendatu zen Kontratazio Mahaiak eginiko akta (espediente hori Hezkuntza eta Kultura kontseilariak onetsi zuen, urriaren 31ko 399/2000 Foru Aginduaren bidez onetsi zen).

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2c) eta d) artikuluek ematen dizkidaten ahalmenen arabera,

AGINDU DUT:

1. Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Teknologia Berrien Zerbitzuak izapidatutako kontratazio espedientea onestea. Espedientea honako honi atxikitzen zaio eta gaia du Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren izenean inbentariatuak egonda, ikastetxe publikoetan erabiltzen diren informatikako ekipoen mantentze-zerbitzua esleitzea.

2. Zerbitzu hori Iruñeko Bihar Informática y Electrónica, S.L. enpresari esleitzea, A aukera gisa aurkeztu duen eskaintzagatik.

3. Zerbitzu horrek 2001eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte iraunen du. Kontratua besterik gabe luzatuko da eta prezioa gaurkotuko da Nafarrroako KPI delakoaren gehitzearen arabera. Besterik gabe luzatu nahi ezik, kontratua bukatu baino 30 egun lehenago jakinarazi beharko da, gutxienez.

4. Esleipena eskaintzarik merkeenari ematearen ondorioz 4.180.000 pezeta konpromisotik kentzea.

5. Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Teknologia Berrien Zerbitzuari agindua ematea hornidura burutzeko, dagozkion esleipen kontratuak gauzatzeko eta behar diren bermeak jartzeko behar diren tramiteak egin ditzan.

6. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar den igorpena egin dezan, ordainagiri eta albaranak aurkeztutakoan Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Teknologia Berrien Zerbitzuak egin behar duen txostena jaso eta gero. Igorpena 13.820.000 pezetakoa izanen da, 2001eko Gastuen Aurrekontuko "Ikastetxe publikoetako ikasgela eta ekipo informatikoen funtzionamendua, mantentzea eta zainketa" izeneko kontusailaren kargura.

7. Zenbateko hori hilero pagatuko da, faktura eta hilabete bakoitzeko laguntza parteak aurkeztutakoan.

8. Agindu hau igortzea esleipen hartzaile den enpresara, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kultura Departamentuan duen kontuhartzaile delegatuari, Inbertsio Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Teknologia Berrien Zerbitzura, Ekipamendu Bulegora, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Hezkuntzara aplikaturiko Teknologia Berrien Unitate Teknikora eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi milako abenduaren hamabostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0100246