11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E G A R I A

2001eko karga-tasak

Legariako Udalak, 2000ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran, karga-tasa, indize eta ehuneko hauek onetsi zituen 2001. urteko ekitaldi ekonomikorako:

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,30eko tasa.

-Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,60ko tasa.

-Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: ehuneko 2.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxienezko tasa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 176. artikuluaren arabera.

Erabakiak 2001eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan, eta ohartarazten ezen onespen hau inpugnatzeko bide hauek daudela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean.

Legarian, bi milako abenduaren hogeita hiruan. Alkatea, María Soledad Martínez Erquicia.

Iragarkiaren kodea: A0100513