III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
SAN ADRIAN
Lehiaketa: proiektuaren prestaketa, zuzendaritza fakultatiboa eta segurtasun eta osasun arloko azterlana eta koordinazioa
San Adriango Udalak, 2000ko abenduaren 28ko osoko bilkuran, lehiaketa bidezko prozedura irekiari hasiera ematea erabaki zuen, ondoko ezaugarriak dituen laguntza kontratatzeko:
-Xedea: etorkizuneko San Adriango kirol instalazioetan eginen diren igerilekuen eremuko obren proiektuaren prestaketa, zuzendaritza fakultatiboa eta segurtasun eta osasun arloko azterlana eta koordinazioa.
-Adjudikazio modua eta prozedura: prozedura irekia, lehiaketa bidez.
-Hasierako prezioa: 15.080.000 pezeta, BEZa barne.
-Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.
-Proposamenak aurkeztea: San Adriango Udaleko erregistro orokorrean, 13 egun naturaleko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula partikularren pleguan ageri direnak.
-Proposamenak irekitzea: eskaintzak aurkezteko mugaegunaren ondoko egun baliodunean, 13:30etan, Udaleko bilkura aretoan.
-Klausula ekonomiko-administratiboen plegua eta gainerako agiriak interesatuen eskura daude udal bulegoetan.
San Adrianen, bi mila eta bateko urtarrilaren hamarrean. Alkatea, Jesús Angel Mendaza Marrodán.
Iragarkiaren kodea: A0100494