III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
E D I K T U A
Tuterako Udaleko Baliabideen Kudeaketa eta Antolamenduko zinegotzi eskuordeak honako hau ematen du aditzera:
Gobernu Batzordeak 2000ko abenduaren 29an onetsi zituen 2000. urteko jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagozkion likidazioak eta zerga horri dagozkion kuoten borondatezko dirubilketarako epea ezarri zuen: 2001eko urtarrilaren 15etik otsailaren 28ra bitarte, biak barne.
Ordainketak udal diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako edozeinetan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, bi mila eta bateko urtarrilaren hiruan. Zinegotzi eskuordea, Pedro González Felipe.
Iragarkiaren kodea: A0100409