III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T A F A L L A
Larreen aprobetxamendua
Tafallako (Nafarroa) Udaleko alkate udalburu Luis Valero Errok
Aditzera ematen du: Corral del Alto, Corral de los Toros eta La Sardako bazkalekuak hutsik gelditu direnez,
bazkaleku horietako larreen aprobetxamenduaren adjudikazio berria eginen da, hiru urteko eperako. Ondorioz, eta Tafallako herrilurretako belar eta uren adjudikazio eta aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako 4. artikuluan xedatutakoarekin bat, hamabost eguneko epea ireki da, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aipatutako ordenantzako 2. artikuluan zehazten diren baldintzak betetzen dituztenek Udal honetako erregistro orokorrean aginduzko eskabidea aurkez dezaten. Eskabidean ordenantzako 4. artikuluan ezarritako puntuak zehaztuko dira.
Aditzera ematen da ediktu bidez, orok jakin dezan.
Tafallan, bi mila eta bateko urtarrilaren zortzian. Alkatea, Luis Valero Erro.
Iragarkiaren kodea: A0100408