11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R G A

Larreak enkantean

Lergako Udalak, plegu itxiaren bidezko enkante publikoan errentan eman nahi du Indusi mendiko artegi-biltegiaren eta 770 erreguko larreen aprobetxamendua, 10 urteko eperako, betiere baldintzen pleguko proposamen ekonomikoaren ereduari loturik.

Hasierako prezioa: 1.300.000 pezeta/urtea.

Aurkezteko epea: 2001eko martxoaren 14ko eguerdiko hamabiak arte.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa baldintzen pleguan zehazten da.

Aurkeztutako proposamenak biltzen dituzten plikak Lergako Udaletxeko bilkura aretoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko azken egunean, arratsaldeko ordu bietan.

Enkantea eman gabe gelditzen bada, berriz ere eginen da enkantea, % 10 merkeago, 2001eko martxoaren 21ean, eta % 20 merkeago, 2001eko martxoaren 28an, eguerdiko hamabietan.

Lergan, bi mila eta bateko urtarrilaren hamarrean. Alkatea, Sagrario Zabalza Zabalegui.

Iragarkiaren kodea: A0100406