11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Lehiaketa, Arte Eszenikoak Garatzeko Barañaingo Zentroan 35 mm-tan eta Dolby soinu profesionalarekin proiektatzeko ekipamendu zinematografikoaren hornidura eta ezarpena esleitzeko Presako prozedura

Gobernu Batzordeak, dataren egunean hartutako erabakiaren bitartez, Arte Eszenikoak Garatzeko Barañaingo Zentroan 35 mm-tan eta Dolby soinu profesionalarekin proiektatzeko ekipamendu zinematografikoaren hornidura eta ezarpena esleitzeko lehiaketaren baldintzen plegua onetsi zuen, 14.962.162 pezetatan, BEZa barne.

Eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu ahalko dira, hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, baldintzen pleguari jarraikiz. Aipatu plegua udal bulegoetan egonen da eta interesatuei kopia emanen zaie.

Barañainen, bi mila eta bateko urtarrilaren hamarrean. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0100405