11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

3/2001 FORU AGINDUA, urtarrilaren 11koa, Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Iruñerriko Mankomunitatearen ur horniduraren zerbitzuko 2001eko tarifak onesten dituena.

Iruñerriko Ur Mankomunitateak ur horniduraren 2000ko tarifak igotzea eskatu du, zerbitzu hori jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko (139. "E.A.O.") ekainaren 7ko 7/96 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. eranskineko 2. puntuan (autonomien esparruko prezio baimenduak) sailkatuta baitago.

Ikusirik Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuak eman duen txostena, Iruñerriko Mankomunitateak ur horniduraren zerbitzuko tarifak aldatzeko egin eskaerari buruzkoa.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei 2000ko abenduaren 27an egindako bilkuran entzunik, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak Defendatzeko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren hogeita bigarren 2.d) artikuluan agindu bezala.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Iruñerriko Mankomunitateari onestea, bertako ur horniduraren zerbitzurako, 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tarifa hauek:

A) Kuota finkoa: kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA LAUHILEKO KUOTA

13 mm bitarte 933 pezeta

15 mm-koa 1.115 pezeta

20 mm-koa 2.640 pezeta

KONTAGAILUAREN DIAMETROA HILEKO KUOTA

25 mm-koa 2.406 pezeta

30 mm-koa 3.427 pezeta

40 mm-koa 5.137 pezeta

50 mm-koa 10.313 pezeta

65 mm-koa 13.748 pezeta

80 mm-koa 25.807 pezeta

100 mm-koa 36.128 pezeta

125 mm-koa 56.773 pezeta

150 mm-koa 139.351 pezeta

200 mm-koa 164.983 pezeta

250 mm-koa 257.784 pezeta

B) Kuota aldakorra: kontsumitutako m3-aren prezioa

1. tarifa.-Etxebizitzetako eta trastelekuetako erabilpena. Ongintza zentroak eta ofizialki onartuta dauden Eskolaurre, OHO, BBB, DBH, irakaskuntza unibertsitarioetako ikastetxeak eta administrazio publikoetakoak ere sartzen dira: 33,10 pezeta.

2. tarifa.-Industria eta merkataritzako erabilpena. Tarifa honen barrenean Industria, Merkataritza, Bulego eta Langelak sartzen dira. Kirol instalazioetan egindako erabilera kolektiboak ere sartzen dira, ureztaketa salbu: 50.30 pezeta.

3. tarifa.-Finka partikularretan ureztatze eta aisiarako egindako erabilpena: 86,00 pezeta.

4. tarifa.-Erabilpen konbinatuen tarifak.

4.1. Etxekoa-Merkataritza-Ureztatzea.

Hileko 14 m3 bitarte: 33.10 pezeta.

Hileko 14-25 m3: 50,30 pezeta.

Gainerako kontsumoa: 86,00 pezeta.

4.2. Etxekoa-Merkataritza.

Hileko 14 m3 bitarte: 33,10 pezeta.

Gainerako kontsumoa: 50,30 pezeta.

4.3. Etxekoa-Ureztatzea.

Hileko 14 m3 bitarte: 33,10 pezeta.

Gainerako kontsumoa: 86,00 pezeta.

4.4. Merkataritza-Ureztatzea.

Hileko 12 m3 bitarte: 50,30 pezeta.

Gainerako kontsumoa: 86,00 pezeta.

5.1. tarifa.-Eskualdeko udal zerbitzuak, lakuak: 33,10 pezeta.

5.2. tarifa.-Ureztatze publikoa eta jabetza pribatuko erabilera publikoa: 36,20 pezeta.

6. tarifa.-Ur hornidura zisternetan, mankomuniteaz kanpoko entitateei: 87,30 pezeta.

7. tarifa.-Obretarako hornidura: 87,30 pezeta.

8. tarifa.-Izkutuko ur-galeren ondoriozko kontsumoa: 33,10 pezeta.

D) Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuotak: jarritako hartunearen diametroaren arabera.

KONTAGAILUAREN DIAMETROA LAUHILEKO KUOTA

30 mm-koa 1.280 pezeta

40 mm-koa 2.461 pezeta

50 mm-koa 3.841 pezeta

65 mm-koa 5.121 pezeta

80 mm-koa 9.613 pezeta

100 mm-koa 13.460 pezeta

125 mm-koa 21.150 pezeta

150 mm-koa 51.917 pezeta

200 mm-koa 61.462 pezeta

250 mm-koa 96.038 pezeta

2. Ateratzen den tributu kuotari legeetan finkaturiko zeharkako zergak ezarriko zaizkio, haietan agindutako modu eta baldintzetan.

Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

Foru Agindu hau jakinaraziko zaio Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroan kokatuta dauden kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hamaikan.-Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0100483