11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Alkatetzaren 50/2000 ebazpena

Toki Araubideko Oinarrien gaineko Legearen 21.1g artikuluak xedatzen du alkateak ondoko eskuduntzak dituela:"Enplegu publikoko eskaintza onestea, Udalbatzak onestu zituen aurrekontuaren eta plantillaren arabera, lanpostuak betetzeko probetako oinarriak onestea eta fijoak edo aldizkakoak ez diren lansari osagarriak banatzea."

Udalbatzak, 2000ko maiatzaren 12an eginiko osoko bilkuran, 2000ko laangileen zerrenda onetsi zuen. Zerrenda horretan zenbait plaza hutsik agertzen dira. Plaza horien artean Kultur koordinatzaile edo teknikari lanpostua agertzen da.

Alkatetzaren 48/2000 zenbakidun ebazpenaz, lan publikoko eskaintza handitzea onetsi zen. Lan publikoko eskaintza hori 10/2000 ebazpenaren bitartez onetsi zen, zeinetan kultur koordinatzaile edo teknikari lanpostua agertzen den.

Ikusirik, Kultura batzordeak eta Nafar Gobernuko Kultur Departamenduak horren gainean eginiko txostena eta iritzitziak eta horren gainean Toki Administrazioari buruzko Legeak ematen dizkidan eskuduntzak erabiliz,

Ebatzi dut:

Lehena.-Kultur koordinatzaile edo teknikari lanpostu bat, lan erregimena izango duena eta lanaldi osokoa izango dena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onestea.

Bigarrena.-Ebazpen hau eta deialdiaren oinarriak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidaltzea argitara dezaten behar diren ondorioetarako.

Hirugarrena.-Deialdiaren oinarriak udaletxeko iragarki oholean jartzeko agindua ematea.

Altsasun, bi milako abenduaren hamaikan. Alkatea, sinadura ulertezina.

ALTSASUKO UDALEKO KULTURA KOORDINATZAILE EDO KULTUR TEKNIKARI IZATEKO LANPOSTU BAT OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

1.-Arau orokorrak eta lanpostuaren azalpena

Deialdi honen xedea da kultura koordinatzaile edo kultur teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea. Lan esparrua hasiera batez Altsasuko Udaleko kultur ekintzak izanen dira, lanaldi osoan.

Izendapenak lan araubideko langile bihurtuko du izendatua ondorio guztietarako,jabetza hartzen duen unetik. Sei hilabeteko probaldia igaro ondoren, Udalak kultura koordinatzaileak egindako lana baloratu eta osoko bilkuran probaldi hori gainditu duela erabakiz gero, lan araubideko langile finko bihurtuko da.

Lanpostua B mailari dagozkion lansariez hornituko da, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatzen ahal diren gainerako xedepenetan ezarritakoari jarraikiz.

Lanpostua lanaldi osokoa izanen da eta lanaren antolamendua zerbitzuaren beharrei egokituko zaie, eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazioko erakunde eskudunek.

Izendatuak Altsasuko Udalaren kultur ekintzen arloan agintzen dizkioten egiteko guztiak bete beharko ditu, deialdi honetan eskatzen den titulazio mailari badagozkio; adibidez, ondoko hauek: kultur ekintzen eta ekintza sozio- kulturalen programazioa, baita Domingo Lumbier Kulturetxearen programen antolakuntza, administrazioa, koordinazioa, jarraipena eta ebaluazioa ere.

2.-Izangaien betebeharrak.

Oposizioan onartuak izateko, izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Europako Komunitateko hiritarra izatea.

b) Unibertsitateko diplomatu, injineru edo arkitekto tekniko edo lanbide

heziketako hirugarren mailako tituluaren jabe izatea.

c) Lanpostuak berezko dituen eginkizunetan jarduteko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoetan jarduteko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea eta administrazio publikoen zerbitzutik berezi ez izana.

Azterketa gainditzen duten oposiziogileek arestiko baldintzak frogatu beharko dituzte deialdi honen bederatzigarren oinarrian ezartzen diren epean eta eran, eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko ere.

3.-Eskabideak.

Eskabideak Altsasuko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita hamargarren egun naturaleko epean, azkeneko eguneko arratsaldeko ordu bata arte, hura laneguna bada, eta hala ez bada hurrengo laneguneko ordu bata arte. Azkeneko eguna laneguna bada, epea hurrengo asteleheneko ordu batean amaituko dela ulertuko da.

Eskabideak deialdi honetako 1. eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.

Eskabidearekin batera ondoko agiriak ere aurkeztu beharko dira:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren edo baliokide denaren fotokopia.

b) Zinpeko edo aginduzko aitorpena, 2. oinarriko baldintzak betetzen dituela adierazten duena.

c) Curriculum vitae-a eta baremorako alegatzen diren merezimendu guztiak egiaztatzen dituzten agiriak, jatorrizkoak nahiz kautotuak.

Eskabideak aurkezteko epea ez da luzatzen ahal.

4.-Izangaien onarpena.

Eskabideak aurkezteko epea iraganik, Udalburuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko. Halaber, hamar laneguneko epea emanen da argitaratzen denetik erreklamazioak nahiz alegazioak egin daitezen.

Erreklamazioak edo alegazioak ebatzi ondoren, horelakorik balitz, Udalburuak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du eta probak hasteko tokia, eguna eta ordua zehaztuko.

5.-Epaimahaia.

Ondoko hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Camino Mendiluze Arregi andrea, alkate udalburua.

Ordezkoa: Arantza Bengoetxea andrea, alkateordea.

Mahaikidea: Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak proposatutako teknikaria.

Ordezkoa: Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak proposatutako teknikaria.

Mahaikidea: Nafarroako Teknikari Sozio-kulturalen Lanbide Elkargoko kide bat.

Ordezkoa: Nafarroako Teknikari Sozio-kulturalen Lanbide Elkargoko kide bat.

Mahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatutako teknikaria.

Ordezkoa: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatutako teknikaria.

Mahaikide-idazkaria: Altsasuko kultur taldeek proposatutako teknikaria.

Ordezkoa: Altsasuko kultur taldeek proposatutako teknikaria.

Idazkaria: botorik gabe: Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Udaleko aholkulari juridikoa.

Epaimahaia probak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ez da eratzen ahal, ezta jardun ere, guttienez bere kideen gehiengo osoa agertzen ez bada.

Epaiamahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor litezkeen arazoak.

Ordezkoek mahaikide titularrak ez agertzeko justifikaturiko arrazoiak daudenean baizik ez dute jardungo.

Epaimahaiak bere kalifikazioa emateko beharrezkoa da haren kideen gehiengo osoa biltzea, eta puntuazioa emanen du agertzen direnen batezbesteko aritmetikoa eginez.

Epaimahaiak aholkulari adituak ekar ditzake, probetako gaietan ezagupen tekniko bereziak badituzte. Aholkulari horiek ez dute botorik izanen.

6.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

Oposizio-lehiaketa hasiko da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta bi hilabete iragaten direnetik aitzina.

Ondotik, epaihamaiak argitara emanen ditu gainerako probak egiteko iragarkiak, arauzko eran eman ere.

6.1. Lehiaketaldia:

Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu ondotik aipatzen den merezimendu baremoari jarraikiz. Izangaiek oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean alegatu beharko dituzte merezimendu guztiak, baita une berean agiri bidez frogatu ere, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz. Horrela egiten ez bada, ez aurkeztutzat joko dira.

Merezimenduen balorazioa eginda, emaitzak emanen dira aditzera, Udaletxeko iragarki oholean.

Merezimenduen baremoa.-Lehiaketari gehienez ere 17 puntu emanen zaizkio eta ez da baztergarria izanen. Balorazio partzialak honakoak izanen dira gehienez ere:

a) Kudeaketa kulturalaren, informatikoaren edo administratiboaren alderdiei buruz egin eta halaxe ezagutu zaizkien ikastaroak, epaimahaiak baloratuko dituenak.

-Ikastaroen balorazioa:

20 ordutik 50 ordura: 0,25 puntu.

50 ordutik 100 ordura: 0'50 puntu.

100 ordutik 150 ordura: 0,75 puntu.

150 ordu edo gehiago: 1,00 puntu.

-Masterren balorazioa.

Kultura koordinatzailearen eginkizunekin zerikusia duen master bakoitzeko puntu bat.

-Ikastaroak zein masterrak erakunde publikoek edo haien menpekoek emanak izan beharko dira. Gehienez ere 4 puntu.

b) Kultur kudeaketaren arloan Administrazio Publikoan izandako esperientzia. Urte bakoitzeko, 2 puntu. Gehienez ere 4 puntu.

c) Gaztelania eta euskara izan ezik, Europako Batasuneko beste edozein herrialdetako hizkuntzen titulu ofizialak. Hizkuntza bakoitzeko 4 puntu emanen dira; gehienez ere 8 puntu.

6.2. Oposizioaldia:

Oposizioaldiari gehienez ere 95 puntu emanen zaizkio eta partzialki zehazten diren puntuazioetara iristen ez direnak baztertuko dira.

Oposizioaldia hasi baino lehen izangaiek euskararen ezagutza egiaztatu beharko dute, horretarako proba bat, idatzizkoa nahiz ahozkoa egin beharko dutelarik. Proba honen kalifikazioa Gai/Ez gai izanen da. Proba hau Sakanako Mankomunitateko langileek egingo dute.

Behin betebehar hau bete ondoren , gai kalifikazioa atera dutenek oposizioaren probak eginen dituzte.

Oposizioaldiak ondoko probak izanen ditu:

1. Ariketa teoriko idatzia, eta bertan bi gai garatu beharko dira: bat deialdiaren II. eranskinekoa eta bestea III. eranskinekoa, zozketan aterako direnak. Ariketaren iraupena hiru ordukoa izanen da gehienez ere eta 25 puntu lortzen ahal dira, gehienez. 15 puntu lortzen ez dituztenak baztertuta geratuko dira.

2. Ariketa praktiko idatzia: kulturaren arloko Udalaren planifikazio, koordinazio eta kudeaketari buruz, epaimahaiak aukeratuta. Ariketa honen iraupena 3 ordukoa izanen da, gehienez 40 puntu lortzen ahal dira, eta 25 puntu lortzen ez dituztenak deialditik kanpo geldituko dira.

Bi ariketak izangaiek beraiek irakurri beharko dituzte jendaurreko ekintzan, bestela deialditik kanpo geldituko dira.

3. Ariketa praktikoa: ariketa honen bitartez izangaiek datu-baseei, kalkulu-orriei eta datu-prozesamendurako programa arruntenei buruz dituzten ezagutzak baloratuko dira. .Gehienez ere, 15 puntu emanen dira. 5 puntu baino gutxiago lortzen dituztenak baztertuak izanen dira. ANIMSA udal elkarteko teknikariek zuzenduko dute proba hau.

Irakurketa bitartean, epaimahaikoek argibideak eskatzen ahal dizkiete izangaiei.

4. Buruz buruko elkarrizketa: ez da baztergarria izanen eta epaimahaiarekin egin beharko da. Gehienez ere 15 puntu lortzen ahal dira. Mintzagaiak izanen dira egindako ariketak, jarduketa programak, egin beharreko lanaren ikuspegi orokorra eta epaimahaiak egoki juzkatzen dituen gaiak, beti ere ariketaren gehieneko iraupena hamabost minutukoa izanik.

Mahaikide bakoitzak bere kalifikazioa eman beharko du eta kalifikazio guztien batezbesteko aritmetikoa izanen da ariketa edo proba hartako puntuazioa.

Proba bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Ariketetara agertzen ez diren izangaiak deialditik kanpo geldituko dira.

Azkeneko puntuazioa lortuko da aldi bakoitzean lortutako puntuazio guztien batuketa eginda, beti ere gutxieneko puntuazioak lortu baldin badituzte.

7.-Puntuazio osoa.

Epaimahaiak prestatuko du gaindituen eta baztertuen zerrenda, puntuazioaren araberako ordena izanen duena.

8.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

Azken ariketa zuzendu ondotik, epaimahaiak Udaletxeko iragarki oholean eta azken ariketa egin den tokian argitaratuko du probak gainditu dituztenen zerrenda, bakoitzaren puntuazioaren hurrenkeraren arabera egina. Horretarako, izangai bakoitzak oposizioko ariketetan lortutakoak batuko ditu eta puntuazio handiena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena eginen du. Proposamena Udalaren osoko bilkurari igorriko dio.

9.-Agirien aurkezpena.

Izendatutakoek eskatutako agiriak aurkeztu beharko dituzte jabetza hartu baino lehen. Izendapenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean hartu beharko da jabetza.

Honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:

a) Jaiotze agiria.

b) Deialdiaren 2.b) oinarrian eskatutako tituluak egiaztatzen dituzten agiriak.

c) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta administrazio publikoaren zerbitzutik bereizi ez dela adierazten duen zinpeko aitorpena.

d) Gaitasun fisikoa egiaztatzen duen ziurtagiri medikoa, mediku eskudunak luzatutakoa.

Epearen barrenean izangaiek agiri horiek aurkezten ez badituzte, eskubide guztiak galduko dituzte, ezertan ukatu gabe, hala bada, eskabideak aurkezterakoan egindako faltsukeriagatik etor litekeen erantzukizuna.

Azken atalean azaldutakoa gertatzen bada, alkate udalburuak gaindituen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin betetzen ahalko du lanpostua.

10.-Helegiteak.

Deialdi honen kontra gora jotzeko helegitea jar daiteke zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Altsasun. Alkate udalburua, Camino Mendiluze Arregi.

1. ERANSKINA

..................... J/A, adinez nagusia, ......... N.A.N.aren jabe, ............ herrikoa eta helbidea ...........(e)n .............. kaleko .... zk.an, ...... posta kodea eta .......... telefonoa dituena,

Zure aitzinean azaltzen da eta honako hau dio:

-Altsasuko Udaleko kultura koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen duela.

-Karguan lan egitea eragozten dion akats edo eritasun fisiko edo psikikorik ez duela.

-Indarra duten xedapenetan ezarrita dauden ezgaitasunik ez duela.

-Inongo administrazio publikoren zerbitzutik disziplina espediente bidez ez dela baztertua izan eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua ez dagoela.

-Deialdiaren 2. oinarrian zehaztutako titulazioa baduela.

-Eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko aipatzen den epea bukatzen den egunerako.

Hori dela eta,

Eskatzen du: eskabide hau onar dezazun eta sinatzailea Altsasuko Udaleko kultura koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onar dezazun.

Altsasun, ...........(e)ko .......(a)ren .....(e)an.

(Sinadura)

2. ERANSKINA

Kultura kudeaketarekin zerikusia duten gai espezifikoak

1. gaia.-Kultur politiken bilakaera Europan 60ko harmakadaz geroztik. Orotariko jarraibideak. UNESCOren eta Europako Kontseiluaren adierazpenak kultur politikei buruz: jarraibide programatikoak.

2. gaia.-Kultura gizartearen eta udalerrien garapen sozio- ekonomikoan. Kultur ondarea lurraldea garatzeko eragilea den aldetik.

3. gaia.-Kultur politiken prestakuntza. Esku hartzeko osagai eta jokabideak. Irizpideak eta joerak.

4. gaia.-Kultur erakundeen egitura eta funtzionamendua. Erakunde horien izera juridikoa.

5. gaia.-Udalaren Kultur Zerbitzuaren antolamendua eta eginkizunak.

6. gaia.-Kultura gaur egun Altsasuko udalerrian.

7. gaia.-Musika gaur egungo kulturan. Haren egoera Nafarroan.

8. gaia.-Kultur azpiegitura Altsasun. Garrantzia. Deskripzioa eta inbentarioa.

9. gaia.-Kultur ekonomia. Kultur marketina.

10. gaia.-Udalaren politika kulturala eta Altsasun dauden kultur eragile edo taldeen arteko harremana. Elkartze bizitza eta kultur garapena. Altsasuko kultur erakundeek kulturetxean egin ditzaketen funtzio eta ekintzak.

11. gaia.-Antzerkia eta arte eszenikoak gaur egungo kulturan. Haien egoera Nafarroan.

3. ERANSKINA

Erakundeei, arautegiei eta prozedurari buruzko gaiak

1. gaia.-Nafarroako foru erakundeak. Foru Parlamentua, Kontuen Ganbara, Nafarroako Gobernua. Estatuko Administrazioa Nafarroan.

2. gaia.-Udalerria, kontzeptua eta elementuak. Nafarroako toki entitateak. Antolamendua eta eskumenak. Udalerrien elkarteak. (Udalen Foru Legearen eta Estatuko oinarrizko legeriaren aipamenak).

3. gaia.-Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legea. Oinarriak eta aplikazio esparruak. Administrazio prozeduraren faseak.Administrazioaren isilaldia Helegite administratibo eta jurisdizionalak Nafarroako toki administrazioaren eremuan.

4. gaia.-Nafarroako udalen aurrekontuak. Dirusarrera eta gastuen egitura eta sailkapena. Onespena eta aldaketak. Exekuzioa, izapidaketa eta kontuhartzailetza. Baliabide ekonomikoen aipamena Nafarroako Toki Ogasunetan.

5. gaia.-Administrazio Publikoekiko kontratuak. Arautegi aplikagarria. Kontratu administratiboen motak. Aldez aurreko jarduketak. Esleitzeko prozedurak eta erak.

6. gaia.-Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileak. Motak; araubidea eta aplikatzeko esparrua.

7. gaia.-Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea arautzen duen Legea (ekainaren 2ko 10/1996 Foru Legea).

Iragarkiaren kodea: A0100550