III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
E D I K T U A
Alberto Tirapu Vicente jauna. Errekerimendua, Calderería kaleko 10 zenbakiko lokalarentzat jarduera sailkaturako espedientea eska dezan.
Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak, 2000ko irailaren 12an, honako ebazpen hau eman zuen:
"Ikusirik, Iruñeko Calderería kaleko 10 zenbakian obrak egitegatik, Alberto Tirapu Vicente jaunari irekitako Hirigintzako Disziplinako 2.000/176 zenbakiko espedientean dagoen dokumentazioa, eta espediente bereko txosten juridikoa, ebatzi dut:
1.-Ingurugiroa babesteko jarduera sailkaturako kontrolari buruzko erregelamenduko 18. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Alberto Tirapu Vicente jaunari errekerimendua egitea, hiru hilabeteko epean jarduera sailkaturako lizentziaren berrikuspenerako espedientea tramitera aurkez dezala. Horretarako, behar den eskabidea aurkeztu beharko du Udaletxeko laugarren solairuan, Lizentzien departamentuan, eta horrekin batera honako ebazpen hau gehi Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren 5.1 artikuluan eskatzen den dokumentazioa.
2.-Interesatuei ohartaraztea, ezen errekerimendu hau betetzen ez badute zehapen espedientea irekiko zaiela, eta horren ondorioz, diruzko isuna eta jarduera eten edo itxiko."
Ebazpen honen aurka, eta aukeran, errekurtso hauetatik bat paratzen ahal da:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.
Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.
Iruñean, bi milako azaroaren hogeita hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0011360