11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik: Exnehosa, UE-6

Udalak, 2000ko azaroaren 2an egindako osoko bilkura arruntean, hauxe erabaki zuen:

Udal honek, 2000ko abuztuaren 3ko erabakiaz, hasiera batez onetsi zuen UE-6 unitatearen xehetasun azterlana, Exnehosak eta bestek sustatua.

Onespen hura irailaren 25ean argitaratu zen, 116. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta Ortega González senideek inpugnazioa aurkeztu zuten haren aurka.

Ikusirik Udalaren Arkitektura Zerbitzuak idatzitako aldeko txostena.

Ikusirik egindako erreklamazioa, ezin baita ontzat eman.

Hauxe erabaki da, aho batez:

1.-Behin betikoz onestea UE 6 unitatearen xehetasun azterlana, Exnehosak eta bestek sustatua.

2.-Onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Cintruenigon, bi milako azaroaren hamaseian. Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: A0011016