I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
ERABAKIA, 2000ko abenduaren 26koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Toki Programazioko atalean hasiera batez sarturiko obren titular diren toki entitateak 2000 Plan Berezian sartzen dituena, behin-behinekoz.
Nafarroako Gobernuak, 2000ko uztailaren 3an hartutako Erabakiaren bitartez, toki azpiegituretako obren 2000 Plan Berezia onetsi zuen.
Erabaki horren 2. puntuan adierazten da testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epea ezarriko dela Toki Programazioko atalean hasiera batez sarturiko obren titular diren toki entitate batzuek ekainaren 10eko 241/1996 Errege Dekretuko 42. Artikuluan aipatzen diren agiri eta ziurtagiriak aurkeztu eta toki entitate interesatuek beren iritzia plazara dezaten.
Egoera horretan dauden entitateak honako hauek dira:
-Ameskoabarren
-Itzalle
-Aizpun
-Mairagako Mankomunitatea
-Aietxu
Epe horretan entitate guztiek aurkeztu dituzte agiriak eta, horiek azterturik, obrak egiteko bideragarritasun ekonomikoa frogatu da.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Ondoko toki entitate hauek 2000 Plan Berezian sartzea behin-behinekoz, dela bideragarritasun ekonomikoa egiaztatu dutelako, dela inbertsioak finantzatzeko araubide berezian sartu direlako:
-Ameskoabarren
-Itzalle
-Aizpun
-Mairagako Mankomunitatea
-Aietxu
2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Iruñean, bi milako abenduaren hogeita seian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.
Iragarkiaren kodea: A0100254