11. ALDIZKARIA - 2001eko urtarrilaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

1/2001 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 8koa, martxoaren 25eko 157/1996 Foru Dekretuko xedapen gehigarriko 1. idatz-zatiko a) letra aldatzen duena. Foru Dekretu horren bidez Nafarroako Ogasun Publikoaren dirubilketa kudeatzean laguntzen duten gordailu entitateekiko harremanak arautu ziren.

Foru Dekretu honek martxoaren 25eko 157/1996 Foru Dekretuko xedapen gehigarriko 1. idatz-zatiko a) letra aldatzen du. Foru Dekretu horren bidez Nafarroako Ogasun Publikoaren dirubilketa kudeatzean laguntzen duten gordailu entitateekiko harremanak arautu ziren.

Subjektu pasiboek beren zergak errazkiago ordain zitzaten, xedapen gehigarri hark dirubilketa kudeatzean laguntzen duten gordailu entitateetan zeinbait deklarazio-likidazio aurkezteko modua arautu zuen.

Bidezko da, gaur egun, laguntza hori zerga bereziengatik eta aseguruetako primen zergagatik aurkezten diren deklarazio-likidazioetara zabaltzea.

Halaber, Foru Dekretu honen edukia Nafarroako Kontseilura igorri zen bere irizpena eman zezan, Nafarroako Gobernuak 2000ko urriaren 23an harturiko Erabakiaren bidez.

Irizpen hori 2000ko abenduaren 13an luzatu zen eta haren ustez arauaren edukia bat dator oso-osorik indarra duten legeekin.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko urtarrilaren zortzian eginiko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Nafarroako Ogasun Publikoaren dirubilketa kudeatzean laguntzen duten gordailu entitateekiko harremanak arautu zituen martxoaren 25eko 157/1996 Foru Dekretuko xedapen gehigarriko 1. idatz-zatiko a) letra honela geldituko da:

"a) Ondarearen, Balio Erantsiaren, Zerga Berezien, Aseguruetako Primen, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Sozietateen gaineko zergetako deklarazio-likidazioak izatea, baita azken eta azken bigarren zergetako atxikipen eta konturako gainerako ordainketei dagozkien deklarazio eta dirusarrerak ere".

AZKEN XEDAPENEA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren zortzian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ogasun eta Ekonomia kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0100503