96. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Ebazpen proposamenaren jakinarazpena

30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoaren arabera, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla jakinarazten zaie. Espediente horiek Udaltzaingoko Burutzak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra hausteagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege-Dekretua).

Frogatutzat jotzen diren egitateak, dakarten arau-haustea, kalifikazioa, erantzulea eta proposatzen den zehapena, behar diren laukitxoetan agertzen dira, hurrenez hurren idazkun hauek dituztela: "egitate salatua", "agindu urratua", "kalifikazioa", "salatua" edo "zenbatekoa".

Alegazioak aurkezturik ere edo eskatutako frogak eginik ere, ez du baliorik galduko egindako arau-hausteak.

Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, salatuak hamabortz egun balioduneko epea izanen du, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, bidezko juzkatzen duen guztia alegatzeko eta egokitzat jotzen dituen agiriak aurkezteko, eta hori guztia egin beharko du Udalaren erregistro orokorraren bitartez edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideren batez baliatuz.

Espedientea: 99499. Jabea: De Los Santos Emperatriz, Manuel. Matrikula: HU-4476-I. Arau-haustearen tokia: Etxaburua, 0. Eguna: 1999-12-17. Ordua: 16:57. Zenbatekoa: 16.000 pezeta. Zehapena: 039.2.a BSL 094.1.d. ZEO.

Espedientea: 99496. Jabea: Jesús Esteban Lizarraga (Tranx. Gurelur). Matrikula: NA-7432-AT. Arau-haustearen tokia: Berriozarko etorbidea, 0. Eguna: 1999-12-15. Ordua: 23:34. Zenbatekoa: 10.000 pezeta. Zehapena: 053.1 BSL 132.1 ZEO.

Espedientea Udaleko bulegoetan dago interesatuaren eskura, Kaleberriko 12an. 10:30etatik 13:30etara hantxe aztertzen ahalko du, baita espedienteko agirietatik nahi dituen kopiak eskatu ere.

Halaber, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar egunetan, dagokion isunaren ordainketa ehuneko berrogeita hamar merkeago egin dezakete, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu

Berriozarren, bi milako ekainaren sean. Alkatea, José Manuel Goldaracena Goñi.

Iragarkiaren kodea: A0005932