96. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

Lehiaketa, Atarrabiako udal kiroldegirako harmaila teleskopikoak erosteko eta paratzeko

Atarrabiako Udalak Atarrabiako udal kirodegirako harmaila teleskopikoak erosteko eta paratzeko lehiaketarako deia egin du, klausula administratibo partikularren eta teknikoen pleguari jarraikiz.

Kontratuaren xedea: Atarrabiako udal polikiroldegirako harmaila teleskopikoak erostea eta paratzea, klausula administratibo partikularren eta teknikoen pleguari jarraikiz.

Esleitzeko modua: prozedura irekia, presako tramitazioa.

Hasierako prezioa: Kontraturako aurreikusitako gastuen gehieneko aurrekontua 10.725.000 pezetakoa da, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta zerbitzua betetzeko enpresak egin beharreko gastuak oro barne.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Klausula administratibo partikularren eta teknikoen pleguan ageri dena.

Behin-behineko fidantza: kontratuaren aurrekontuaren ehuneko bi.

Proposamenen aurkeztea: Atarrabiako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamahiru eguneko epean.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea akitzen den egunetik hasita zortzigarren lanegunean, eguerdiko ordubatean.

Klausula administratibo partikularren eta teknikoen plegua interesatuen eskura dago Udaletxeko bulegoetan (kale Nagusia, 22) eta Kiroletako Udal Patronatoaren bulegoetan (Martiket, z/g)

Atarrabian, bi milako uztailaren hogeita zortzian. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: A0007289