96. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Burlatako H.A.P.O.ko "E" aldeko 28. lurzatian Kultur Etxeko eraikinaren eraikitze-lanak kontratatzeko lehiaketa irekia

Burlatako Udalaren Osoko Bilkurak, 2000ko uztailaren 20an hartutako akordioa betez, H.A.P.O.ko "E" aldeko 28. lurzatian, Kultur Etxeko eraikinaren eraikitze-lanak kontratazeko lizitazio deia egin du, honako baldintza nagusi hauen arabera.

Kontratuaren xedea: H.A.P.O.ko "E" aldeko 28. lurzatian, Kultur Etxeko eraikina eraikitze-lanen kontratazioa, Miguel Ayape Bariáin arkitektuak eta Andrés Martínez Tajada arkitektuak erredaktaturiko exekuzio proiektuari jarraituz, 2000ko ekainaren 27an Lanbide Elkargoak ikus-onetsia izan zena.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa irekia.

Hasierako prezioa: laurehun eta hirurogeita hamazazpi milioi zortziehun eta berrogeita hamasei mila eta hamazazpi (477.856.017) pezeta.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularretako pleguan ageri dena.

Proposamenen aurkezpena: proposamenak plegu itxian aurkeztuko dira Burlatako Udaletxeko Erregistro Nagusian, hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hurrengo hogeita sei egun naturaletan. Proposamenak aurkeztu ahal dira ere Administrazio Publikoen eta Prozedura Administratiboen Araubide Juridikoaren 30/92 legeak, azaroaren 26koak, bere 38.4 artikuluan xedatzen dituen bitarteak erabiliz.

Proposamenak jendaurrean zabaltzea: proposamenak aurkerteko epea bukatu eta biharamunetik hasita zazpigarren egun baliodunean izango da.

Klausula Administratibo Partikularretako Plegua eskatzaileen eskura dago Burlatako Udalaren Hirigintza Departamentuan, Fco. Ardanaz Plaza 8.

Burlatan, bi milako uztailaren hogeita seian. Hirigintzako zinegotzia, José Antonio Jiménez Francés.

Iragarkiaren kodea: A0007288