96. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

Herrilurretako lurzatiak berriro adjudikatzea

Los Arcosko Udalak, 2000ko uztailaren 26an egin osoko bilkuran, gehiEngoz erabaki zuen 15 eguneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, famili-unitatetako titularrek eskabideak aurkez ditzaten Udal honetan, laborantzako herrilurrak eskatzeko, lehentasuna duten herritarrentzako esleipenaren eta herritarrentzako zuzeneko esleipenaren bidez. Eskatzaileek bete beharko dituzte urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuak onetsitako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan eta laborantzako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen Udal honetako ordenantzan zehazten diren baldintzak.

Horrenbestez, aipatu erabakia betetzeko, honako hau argitara eman eta 15 eguneko epea irekitzen da, eskabideak aurkez daitezen.

Los Arcosen, bi milako uztailaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, José María Blasco Galdiano.

Iragarkiaren kodea: A0007287