96. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 9a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A K I L

Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala eta Hiriberriko 1. Sektoreko Plan Partzialaren proiektuaren onespena

2000ko ekainaren 30ean egindako batzarrean, Hiriberriko 1. Sektoreko Plan partzialaren Proiektuari eta planeamenduko Arau Subsidiarioen aldaketa puntualari hasierako onespena eman zitzaien. Aldaketa honen bidez 1. Sektoreari bere sarbidea posible egingo zaio, bere iparreko aldea egokituko da 52. Unitatea ordenatu eta urbanizatzeko eta Jarduera Sistema eta eraikuntzen altuera aldatuko da.

Espedientea ikusgai dago Udaletxean, interesatuek aztertu eta alegazio, iradokizun eta bestelako alternatibak egiteko hilabete bateko epean.

Hau dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115 eta 117. artikuluen eta bat datozenen arabera egingo da.

Arakilen, bi milako uztailaren hiruan. Alkatea, Carlos Iribarren.

Iragarkiaren kodea: A0007153