96. ALDIZKARIA - 2000ko abuztuaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluetan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, José Luis Giménez Antimasveres jaunari abeltzaintzako araudia ustez hausteagatik irekiriko 77/2000E zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeari ekin zaio.

"EBAZPENA, 2000ko maiatzaren 2koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, José Luis Giménez Antimasveres jaunari (N.A.N. 72691232) zehapen espedientea irekitzen diona abeltzaintzako araudia ustez hautsi duelako.

Ikusirik Garesko kuarteleko Guardia Zibilak 1999ko abenduaren 25ean José Luis Giménez Antimasveres jaunaren kontra egindako salaketa, 1952ko abenduaren 20ko Epizootiei buruzko Legea eta hori garatzen duen 1955eko otsailaren 4ko Erregelamendua, maiatzaren 7ko 1665/76 Errege Dekretuak eguneratua, ustez hausteagatik.

Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta nekazaritzako elikagaien arloetan zehapenak ezartzeko prozedura onesten duen 369/1997 Foru Dekretuaren 4. artikuluari jarraikiz, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuz.

Horrenbestez, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. José Luis Giménez Antimasveres jaunari (N.A.N. 72691232) 77/2000E zk.ko zehapen espedientea irekitzea, ustez abeltzaintzaren kontserbazioa eta saneamendua erregulatzen duen araudia hausteagatik.

2. M.ª Carmen Oteiza Ugarte andrea, Administrazio Publikoko teknikaria, instruktore izendatzea.

Zilegi da izendapen hori errefusatzea, 30/1992 Legearen 29. artikuluan aurreikusi moduan.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak du espedientea ebazteko eskumena, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzen arabera.

4. 369/1997 Errege Dekretuaren 6. artikuluari jarraikiz, duen erantzukizuna bere borondatez aitortzeko aukeraren berri ematen zaio, hartan aurreikusitako ondorioekin. 12. artikuluan xedatutakoaren babesera ere jo dezake, zehapena ehuneko hogeita hamar murrizteko.

5. Ebazpen hau interesatuari, salatzaileari eta instruktoreari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako maiatzaren zortzian.-Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".

"KARGUEN PLEGUA

77/2000E zehapen espedientea

1.-Salatua: José Luis Giménez Antimasveres jauna.

Helbidea: Miluzeko zubia, z.g., 31012 Iruña.

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 1999ko abenduaren 25a, N-111 errepideko 20. kilometroa, Obanosko udalerria.

3.-Salaturiko egintza(k): NA-5306-0 matrikulako ibilgailuan zaldiko bat eramatea, Berbintzana Iruñera, jatorri eta osasuneko gidarik edo lekualdatze agiririk gabe. Moxala Iruñeko José Luis Giménez Antimasveres jaunak zeraman.

4.-Arau-haustea(k) eta hautsiriko agindua(k):

1952ko abenduaren 20ko Epizootiei buruzko Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua, 1955eko otsailaren 4koa. Honek 32. artikuluan xedatzen duenez, nahitaezkoa da jatorri eta osasuneko gida edukitzea azienda kasuan kasuko udalerritik kanpo ibili eta garraiatzeko. Artikulu hori 92-01-13ko Foru Aginduko 1. artikuluari loturik dago, azienda garraiatzeko osasun arloko agiriei buruzkoari, horrek xedatzen baitu besterik ezean lekualdatze agiri bat nahitaezkoa dela.

5.-Proposaturiko zehapena (mailakatzea eta zenbatekoa).

Aipatu gertaeretan hiru arau-hauste ez hain larri egin dira, 1665/76 E.D.aren 1 eta 2. artikuluei eta E.D. berak eguneratutako Epizootien Erregelamenduko 217. artikuluko 3. lerroaldeari jarraikiz, eta 2.500 pezetatik 100.000 pezetara bitarteko isuna ezar daiteke; dagokiokeen zehapena 20.000 pezetakoa da, instrukziotik ateratzen dena alde batera utzi gabe.

369/1997 Foru Dekretu horren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde bidezkotzat jotzen dituen alegazioak egiteko, bai eta datuak, argibideak edo agiriak aurkeztu eta egokitzat jotzen duen froga proposatzeko ere.

Epe horretan, aipatu espedientea aztertu ahalko du Abere Osasuneko Atalean (Tutera k. 20, behea, Iruña). Erantsitako zerrendan zehazten diren dokumentuak ditu espediente horrek.

Iruñean, bi milako maiatzaren hamaikan.-Instruktorea, María Carmen Oteiza Ugarte."

Iragarkiaren kodea: A0006313